Urtero moduan, Orion Ehiza eta Arrantza Elkarteak haurrentzako eta gazteentzako arrantza lehiaketa antolatzeari ekin dio. Datorren ekainaren 5ean (igandean) izango da lehiaketa eta izena emateko epea dagoeneko zabaldu du elkarteak.
Parte hartu nahi dutenek, Orion Elkarteak duen egoitzara jo beharko dute maiatzaren 24a baino lehen. Arrantza arloko lehendakari Gregorio Sanchez bertan izango da asteartetan eta ostegunetan, 18:30etik 20:30era bitartean. Iazko lehiaketan parte hartu ez zutenek NANaren fotokopia bat eta indarrean dagoen arrantza baimena aurkeztu beharko dute izena eman ahal izateko.