Udaberriko III. Bertso Jaialdia egingo dute etzi, Elkargunen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Udaberriko III. Bertso Jaialdia, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Elkargune

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Azkoitiko Udaberriko III. Bertso Jaialdia izango da etzi, ostiralean. Elkargunen egingo da saioa, 22:30ean hasita, eta sarrerak 6 eurotan salduko dituzte.
Eskualdeko hainbat bertsolari entzuteko aukera izango da, hala nola, Andoni EgaƱa, Xebastian Lizaso, Jokin Uranga eta Jokin Sudupe. Haiekin batera, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze igoko dira oholtza gainera. Gai jartzaile lanetan, berriz, Idoia Alberdi azkoitiarra ariko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide