Oier Ariznabarretak (01:52:36) eta Oihana Kortzarrek (02:10:28) irabazi dute Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako VII. Izarraizko Mendi Maratoi Erdia. Atzo goizean jokatu zen 21 kilometroko proban 120 parte-hartzaile abiatu ziren Azkoitiko Balda Plazatik eta haietatik 119k lortu zuten proba bukatzea.
Azkoitiko parte-hartzaileen artean, Jon Aizpurua (02:04:08) eta Jone Urkizu (02:48:56) izan ziren lehendabizikoak helmuga zeharkatzen.
Eguraldi paregabea izan zuten lasterkariek eta ikusle ugari bildu zen Izarraitz inguruko ibilbidean lasterketa ikusi eta korrikalariak animatzeko.