Azkoitiko pilotariek Herriartko Pilota Txapelketaren lehen erronka gainditu eta final zortzirenetako txartela lortu dute. Ostiralean jokatu zuten itzulikoa, etxean, eta 3-0 garbi batekin kaleratu zuten Zaldibiako taldea. Luis Maria Torres ‘Pitu’ pilota epaile eta Oteiza Pilota Eskolako kide zenari eskaini zioten garaipena. Azkoitiko Udalak, pilota eskolak eta Gipuzkoako Epaile Federazioak oroigarri bana eman zioten ‘Pitu’-ren familiari omenaldi xume bezain hunkigarrian.
Herriartekoaren fase berria asteburuan jokatu da. Azkoitiarrek Bergarako taldea izango dute aurrez aurre.