Herrian azken boladan gertatu diren lapurreten harira, Azkoitiko Udala eta Ertzaintza bilerak egiten ari dira elkarrekin irtenbideak bilatu nahian.
Udalak lasaitasuna eskatu du, “momentuz ez dagoelako inolako arrazoirik beldurtzeko”. Poliziaren datuen arabera, Urola Erdia ez da inondik inora lapurreta gehien salatzen diren bailara. Hala ere, Udala etengabe harremanetan dagoela Ertzaintzarekin jakinarazi dute. Udal arduradunak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza datorren astean bilduko dira azken salaketak aztertu eta udalerrian lapurretak gutxitzeko har daitezkeen neurriak finkatzeko.”Kontutan hartu behar da ezinbestekoa dela Udalaren eta indar polizialen arteko koordinazio eta elkarlan etengabea, horrelako gertaera tamalgarriak saihesteko, herritarren segurtasuna bermatuz”, adierazi dute Udal ordezkariek.