Urtero legez, udaberriarekin batera, musikaz beteko dira Azkoitiko Santa Kutz komentuko eliza eta Oñatik
o Santa Ana antzokia. Larunbat honetan abiatuko da Udaberriko Musikaldia Azkoitian eta lau astez zuzeneko emanaldi bana izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak eta Azkoitiko eta Oñatiko Udalek elkarlanean antolatutako musikaldi hauek, musikarientzat aukera paregabea izaten dira euren lana aditzera emateko, eta musikazaleentzat ere, herrie
tan musika entzuteko parada ezin hobea gertatzen ohi da.
Azkoitian, larunbatetan izango dira kontzertuak, maiatzak 27 ostiralekoa izan ezik, egun horretako Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldia, Baztartxo antzokian izango baita.
Egitaraua:
- Maiatzak 7, larunbata.
Santa Kutz komentuan, 18:30ean:
Donostiako Barroko Taldea eta Kresala Dantza Taldea. Zuzendaria: Sergio Zapirain.
- Maiatzak 14, larunbata.
Santa Kutz komentuan, 18:30ean:
Javier Perianes piano-jotzailea.
- Maiatzak 21, larunbata.
Santa Kutz komentuan, 18:30ean:
Musikalité Brass Quintet.
- Maiatzak 27, ostirala.
Baztartxo antzokian, 19:30ean:
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Griffiths Howard.