Bilduren aldeko elkarretaratzea, gaur, 19:30etan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 3a, 13:16

Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak baliogabetu izana gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur Azkoitian, 19:30ean, lau bankutako plazatxoan.

Goreneko bederatzi epailek bozkatu zuten Bilduren aurka. Haien ustez “Batasunak zu...

Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak baliogabetu izana gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur Azkoitian, 19:30ean, lau bankutako plazatxoan.

Goreneko bederatzi epailek bozkatu zuten Bilduren aurka. Haien ustez “Batasunak zuzendu eta kontrolatu” du koalizioa. Sei epailek, berriz, alde bozkatu zuten. Gorenaren erabakiari ezin zaiola “konstituzionalki eta legalki eutsi” adierazi zuten haiek.

Erabakiak erabaki, proiektuarekin aurrera jarrituko dutela jakinarazi dute Bilduren hautagaiek, baita eskualdekoek ere. Honakoak dira Azkoitiko zerrenda osatzen dutenak:

1. Pello Baztarrika.

2. Esther Lizarralde.

3. Jon Juaristi.

4. Urrategi Alberdi.

5. Ibon Arrieta.

6. Inixio Gorosabel.

7. Ainhoa Lopez.

8. Agurtzane Epelde.

9. Jakes Uranga.

10. Naroa Altuna.

11. Belen Zabala.

12. Ana Areta.

13. Iñigo Alberdi.

14. Jexux Mari Oteiza.

15. Maite Goikoetxea.

16. Jokin Landa.

17. Adelina Izagirre.

18. Jesus Telleria.

19. Juan Inazio Larrañaga.

20. Leire Barrena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide