Herritarteko Pilota Txapelketan Azkoitiko talde bat lehiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 2a, 20:28

Abian da 2010-2011ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa Kutxa Saria. Urola Kosta eskualdetik, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zumaiako taldeak lehiatuko dira aurtengo Herriartekoan, eskupilota eta zesta punta modalitateetan. Asteburuan jokatu dituzte eskupilotako lehen norgehiagokak. Aurten iaz baino talde bat gutxiago sartu da lehian, eta guztira Gipuzkoako 22 talde ariko dira txapelaren bila. Azkoitiko Oteiza Pilota Eskolako taldeak Zaldibiaren kontra jokatu zuen joan den ostiralean, lehen garaipena lortuz. 1-2 gailendu ziren azkoitiarrak etxetik kanpo jokatutako lehen neurketan. Ostiral honetan jokatuko dituzte itzuliko partidak, Gurea pilotalekuan. Azpeitiko taldeari dagokionez, iaz irabazitako txapela defendatzea egokitu zaio Ilunpe Pilota Elkarteari. Ataun izango da azpeitiarren aurreneko aurkaria. Azpeitia (zerrendaburuetako bat zen zozketan) bigarren kanporaketan, final zortzirenetan, hasiko da lehiatzen. Joaneko partidak maiatzaren 14-15eko astebukaeran jokatu dituzte, Ataunen. «Aurten ez dago faborito garbirik», iritzi dio Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkartearen arduradun Jesus Ruiz Argandoña Keuttin-ek . «Senior mailan hor nonbait gabiltza guztiak, baina jubenil eta kadeteekin arazo asko dago», azaldu du. «Kadete onak dituenak jubenilak ditu eskasagoak, eta jubenilak onak dituenak, kadeteak ez». Atauni dagokionez, «jubenil onak» dituztela dio Keutti-ek. «Handietan guk irabaziko dugula uste dut, eta kadete mailan egongo da jokoa», dio Ilunpeko zuzendaritzako kideak. Lehendabiziko bi kanporaketak jokatuta, maiatzaren 29tik ekainaren 5a bitartera jokatuko dituzte final laurdenak, [...]

Abian da 2010-2011ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa Kutxa Saria. Urola Kosta eskualdetik, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zumaiako taldeak lehiatuko dira aurtengo Herriartekoan, eskupilota eta zesta punta modalitateetan.
Asteburuan jokatu dituzte eskupilotako lehen norgehiagokak. Aurten iaz baino talde bat gutxiago sartu da lehian, eta guztira Gipuzkoako 22 talde ariko dira txapelaren bila. Azkoitiko Oteiza Pilota Eskolako taldeak Zaldibiaren kontra jokatu zuen joan den ostiralean, lehen garaipena lortuz. 1-2 gailendu ziren azkoitiarrak etxetik kanpo jokatutako lehen neurketan. Ostiral honetan jokatuko dituzte itzuliko partidak, Gurea pilotalekuan.
Azpeitiko taldeari dagokionez, iaz irabazitako txapela defendatzea egokitu zaio Ilunpe Pilota Elkarteari. Ataun izango da azpeitiarren aurreneko aurkaria. Azpeitia (zerrendaburuetako bat zen zozketan) bigarren kanporaketan, final zortzirenetan, hasiko da lehiatzen. Joaneko partidak maiatzaren 14-15eko astebukaeran jokatu dituzte, Ataunen.
«Aurten ez dago faborito garbirik», iritzi dio Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkartearen arduradun Jesus Ruiz Argandoña Keuttin-ek . «Senior mailan hor nonbait gabiltza guztiak, baina jubenil eta kadeteekin arazo asko dago», azaldu du. «Kadete onak dituenak jubenilak ditu eskasagoak, eta jubenilak onak dituenak, kadeteak ez». Atauni dagokionez, «jubenil onak» dituztela dio Keutti-ek. «Handietan guk irabaziko dugula uste dut, eta kadete mailan egongo da jokoa», dio Ilunpeko zuzendaritzako kideak.
Lehendabiziko bi kanporaketak jokatuta, maiatzaren 29tik ekainaren 5a bitartera jokatuko dituzte final laurdenak, eta hurrengo astean finalerdiak izango dira jokoan. Finala, berriz, ekainaren 26an izango da.
Zumaiarrak zesta puntan
Zesta puntako txapelketan ordezkari bakarra izango du eskualdeak: Zumaia. Hiru aurkari izango ditu aurrez aurre; Tolosa, Mutriku eta Donosita, hain zuzen. Guztiek guztien kontra jokatuko dute asteburu honetan hasi eta ekainaren 12a bitartean. Ekainaren 19an jokatuko dute zesta puntako finala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide