Lurkidek egingo ditu Egino Berriko ingurumen egokitze lanak, Bernardo Ecenarro enpresa bertan kokatu ahal izateko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko api. 16a, 16:45

Lurkide, ingurumen lanak, Egino Berri industrigunea, Bernardo Ecenarro enpresa

Azkoitia Lantzenen kontseiluak Egino Berriko ingurumen egokitze lanak Lurkide enpresari esleitzea erabaki zuen atzo (ostirala) goizean egindako batzarrean. Ingurumen egokitze lanen esleipenarekin urrats bat gehiago eman da Elgoibarko Bernardo Ecenarro enpresa 2012. urtea bukatzerako Egino Berri industrialdera etortzeko. Aurreikusitako egitarauari jarraituz, Azkoitia Lantzenek Lurkide enpresari esleitu dizkio lehenengo lanak, ingurumen egokitzeari dagokionak, hain zuzen. Lurkidek hilabete eta erdiko epea izango du horretarako. Aurrez, eta prozesu luze baten ostean, beharrezkoa zen baimena lortu da Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Horrela, Oñeder zabortegi zena gune industrial batek ordezkatu ahal izango du.

Egokitze lanak maiatzean hasiko dira eta 496.000 euroko aurrekontua dute. Behin haiek bukatuta, Bernardo Ecenarroren lantoki berria eraikitzeko obrak hasiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide