“Udal eredu berria” helburu duen zerrenda aurkeztu du Azkoitia Bai koalizioak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko api. 14a, 16:46

Azkoitia Bai koalizioa, Udal hauteskundeak, zerrenda, programa

Azkoitia Bai koalizioak datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrenda eta programaren ildo naugsiak eman ditu ezagutzera. Honakoak dira lehen  hamar hautagaiak, zerrendako hurrenkeran: Julen Garate Azpitarte, Ana Zubizarreta Goya,  Miguel Angel Arrieta  Sarasola, Ana Albizuri Azkarateazkasua, Jose Antonio Hidalgo Mangas, Naroa Epelde Aierdi, Inazio Kruz Larrañaga Lizarralde, Amaia Andreu Arizmendi, Javier Beristain Bastarrica eta Ikerne Lete Egaña.
Azkoitia Bai gobernu akordioa lortzeko harremanetan dabil beste alderdiekin. PSEk eta PP-k ez diote erantzun bilera eskaerari eta EAJ eta Bildurekin bina bilera izan dituzte eta maiatzaren haseran hirugarrena egitekoa asmoa dute. «Azkoitia Baik ahalik eta zinegotzi gehien biltzen zituen gobernua nahi zuen, baina EAJ eta Bilduk ez dute elkarrekin gobernuan egon nahi. Ondorioz, berriro ere,  herri honetako ordezkaritza zabala udal gobernutik kanpo geldituko da», adierazi dute koalizioko kideek.
Gutxieneko adostasuna
Koalizioak egoera horretara moldatu behar izan badu ere, adostasuna beharrezkoa den gutxieneko bost puntu finkatu ditu.
Lehenik eta behin, Udal eredu berria nahi dute. Bestalde, herriaren etorkizuna baldintzatuko dituen erabakiak hartzerakoan herri galdeketa egitea derrigorrezkoa izatea nahi dute. Energia aurrezteko neurriak ezartzen hastea ere proposatu dute. Azpikontratazio eta fundazioen funtzioak berraztertzea bulatzatuko du koalizioak.  Azkenik, Txalon Erreka eta Intxaustiren hiritartzeak berraztertu nahi dutuzte, Intxaustiren hiritartzea lehenetsiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide