
Ingurumena ardatz duen programaren baitan, mugikortasuna eta garraioa landu dituzte aurten. Eskolako Agenda 21ean parte hartu duten 817 ikasleek behaketa lana egin dute eta herriko diagnosia osatu dute. Ondoren, azterketa horretan oinarritutako proposamenak egin dizkiote Udalari. Oinezkoei lehentasuna ematea eta garraio publikoa sustatzea eskatu dute, besteak beste.