Udaberriko Ekintzak egitaraua prestatu du Artxamendi Topalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko api. 14a, 11:24

Artxamendi Topalekuak Udaberriko Ekintzak 2011 ekimena antolatu du, urtero moduan. Apirilaren 26an hasi eta 28a bitartean hainbat ekitaldi izango da Elkarguneko lokal berrian zein kanpoan egiteko.

Apirilaren 26an, asteartean, abiatuko da udaberriko ...

Artxamendi Topalekuak Udaberriko Ekintzak 2011 ekimena antolatu du, urtero moduan. Apirilaren 26an hasi eta 28a bitartean hainbat ekitaldi izango da Elkarguneko lokal berrian zein kanpoan egiteko.
Apirilaren 26an, asteartean, abiatuko da udaberriko programazioa. Arte grafikoen ikastaroa izango da, 10:00etatik 12:30era. Arratsalderako, berriz, futbito eta paddel saioak antolatu dituzte, 16:30ean hasi eta 19:30era bitartera. Hurrengo egunean, asteazkenean, gazteek sukaldaritza tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, goizean. 16:00etatik 18:00etara,bideo jolasen inguruko saioa izango dute aukeran. Ekimen hauek guztiak doan izango dira.
Egitarauarekin bukatzeko, apirilaren 28an Lasturrera irteera egingo dute, paint ball jolasean aritzeko. 10:00etatik 18:00etara egingo dute egunpasa.Hau izango da egitarau osoan ordaindu behar den ekitaldi bakarra; 25 euro, hain zuzen ere.
Udaberriko Ekintzetan izena emateko epea apirilaren 15a bitartera egongo da zabalik Elkargunean, honako ordutegiarekin: asteartetik ostiralera, 16:30etik 20:000etara. Izan ere, IGazte bulegoa lekuz aldatdute eta joan den astelehenetik aurrera, Elkarguneko egoitza berrian dago kokatuta. Zerbitzuaren arduradunek jakinarazi dutenez, Udaberriko Ekintzak eta Aste Santuko oporraldia igaro arte lokal berria ez da erabiltzeko moduan izango.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide