Kintopeko idi apustua egingo dute Gurean, apirilaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Idi Dema Elkarteak Kintopeko apustua antolatu du datorren apirilaren 30erako, larunbaterako. Gurea pilotalekuan egingo dute trabesa, 22:00etan hasita.

Azkoitiko Urtia (Lopene eta Jose Mari Izeta itzaiekin) eta Aiako Jose Mari Manzisidor (G...

Azkoitiko Idi Dema Elkarteak Kintopeko apustua antolatu du datorren apirilaren 30erako, larunbaterako. Gurea pilotalekuan egingo dute trabesa, 22:00etan hasita.
Azkoitiko Urtia (Lopene eta Jose Mari Izeta itzaiekin) eta Aiako Jose Mari Manzisidor (Gipuzkoatik bi librerekin) izango dira aurrez aurre Gureako probalekuan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuta egingo da idi dema. Ipintza harriarekin lehiako dira 1.100 kilotik gorako pareek. Hortik gorako kilo bakoitzeko, kilo eta erdiko gainkarga jarriko diete idiei.
Apustuaren egunean, goizeko 10:00etan jarri dute animalien piskaetarako hitzordua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide