Anaitasunak bi mendi irteera antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Anaitasuna Mendi Bazkunak Gipuzkoako Itzuliaren etapa bat egingo du datorren igandean, apirilaren 17an: Arrano-Arritxulegi (21 kilometro). Izena emateko epea bihar itxiko dute, Etxeza harategian. Igandean, 07:00etan abiatuko dira liburutegi aurretik...

Anaitasuna Mendi Bazkunak Gipuzkoako Itzuliaren etapa bat egingo du datorren igandean, apirilaren 17an: Arrano-Arritxulegi (21 kilometro). Izena emateko epea bihar itxiko dute, Etxeza harategian. Igandean, 07:00etan abiatuko dira liburutegi aurretik. Umeen denboraldiko azken irteera ere egingo dute igandean bertan. 09:00etan liburutegi aurretik autobusean abiatuta, Madarixara igo eta handik Urnobitzatik zehar Urrategira joango dira. Auzoan paella jan eta etxera oinez itzuliko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide