
Guztira, 159 gizonezkok eta 17 emakumezkok hartu zuten parte aurtengo proban, aurreko urteetan baino gutxixeago izan dira, baina antolatzaileak gustura dira proba «arazorik gabe eta ondo» joan zelako.
Endika Garzia (Lagunak-Saltoki Trikideak) eta Gurutze Frades (Mugarra Triatloi Taldea) izan dira aurtengo duatloiaren irabazleak, 210 euro eta oroigarri bana eskuratuz. Lehenengo azkoitiarrak, Ruben Almendrok, 11. postua gurutzatu zuen Plaza Berriko helmuga. Emakumeetan lehenengo azkoitiarra Ane Berasategi izan zen.
Sailkapena
Gizonezkoak
1. Endika Garcia 1:28:55 (27:06, 51:49, 10:00)
2. Unay Yus 1:30:12 (27:12, 51:48, 11:12)
3. Beñat Arnaiz 1:30:34 (27:10, 52:20, 11:04)
Emakumezkoak
1. Gurutze Frades 1:37:17 (29:33, 54:21, 13:23)
2. Maider Gaztañaga 1:37:27 (29:34, 54:27, 13:16)
3. Itsaso Leunda 1:40:35 (31:40, 54:56, 13:59