Alai Batzak Kantaldi Jaialdia egin du Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko api. 11a, 09:57

Alai Batza Kantaldi-Jaialdia, Floreaga Ikastetxea, Baztartxo aretoa, abestia, dantza

Baztartxo aretoa lepooraino bete zen larunbatean Alai Batzaren Kantaldi-Jaialdian. Hasteko, japoniarren oroimenezko bideoa ikusi eta Maite Alberdik abestutako ‘Hallelujah’ kanta entzun zuten bertan bildutakoek. Ondoren, zortzi abestiz eta hamar dantza koreografiaz gozatzeko aukera izan zen. Gazteen arteko lehiaketa honetan, hauek izan ziren garaileak: Andrea, ‘Sueños Rotos’ kantarekin; eta Ainhoa, Oihane, Ariane, Miren, Ane L., Miren M, Ane, Noemi, Ylenia, Malen, Laura, Amaia, Maria ta June gazteek osatutako taldea dantza sailean, ‘How do you do’ piezarekin.

“Giro bikaina izen zen musika eta dantza saio honetan, eta musikariek, dantzariek eta kantariek oso maila altua eman zuten. Oso garrantzitsua da gaztetxoei honelako espresio bideak eskaintzea”, adierazi dute Floreaga Ikastetxeko antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide