
Lau arlotan banatu dute programaren edukia: izaera, garapena, bizi-kalitatea eta baloreak. EAJren zerrendako lau kide igo ziren oholtzara sail bakoitzari buruzko azalpenak ematera. Mikel Juaristik, Alazne Larrañagak, Iosu Bastidak eta Amaia Zubizarretak euren lan taldeak aurkeztu zituzten eta programaren ildo nagusien inguruan aritu ziren jendez betetako aretoan.
Besteak beste, merkataritzaren dinamizazio plana, hezkuntza arloko erronkak, azpiegituren hobekuntza (Bizkargi Musika eskolaren irisgarritasuna, Floreagako igogailua), etxebizitza politika eta ongizateari buruzko asmoak (Gazte Plana, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako protokoloa) azaldu zituzten jeltzaleek. «Norabide zuzenean eta bide egokitik joan nahi dugu proiektu horiek guztiak egiteko», esan zuen Amaia Zubizarretak.