Artxamendi Topalekuak Udaberriko Ekintzak prestatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko api. 7a, 12:35

Artxamendi Topalekua, Udaberriko Ekintzak, aisia, Elkargunea, ikastaroak, jokoak, irteera

Artxamendi Topalekuak Udaberriko Ekintzak 2011 ekimena antolatu du, urtero moduan. Apirilaren 26an hasi eta 28a bitartean hainbat ekitaldi izango da Elkarguneko lokal berrian zein kanpoan egiteko.
Apirilaren 26an, asteartean, abiatuko da udaberriko programazioa, 10:00etatik 12:30era egingo den Arte Grafikoen ikastaroarekin. Arratsalderako, berriz, Futbito eta Paddel saioak antolatu dituzte, 16:30ean hasi eta 19:30era bitartera. Hurrengo egunean, asteazkenean, gazteek sukaldaritza tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, goizean. 16:00etatik 18:00etara, Bideo Jolasen saioa izango dute aukeran. Ekimen hauek guztiak doan izango dira.
Egitarauarekin bukatzeko, apirilaren 28an Lasturrera irteera egingo dute paint ball jolasean aritzeko. 10:00etatik 18:00etara egingo dute egunpasa.Hau izango da egitarau osoan ordaindu behar den ekitaldi bakarra, 25 euro, hain zuzen ere.
Udaberriko Ekintzetan izena emateko epea apirilaren 15a bitartera egongo da zabalik Elkargunean, honako ordutegiarekin: asteartetik ostiralera, 16:30etik 20:000etara. Izan ere,  IGazte bulegoa lekuz aldatzen ari dira egunotan eta apirilaren 11tik aurrera, Elkarguneko egoitza berrian egongo da zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide