Lorenza Carrok 100 urte bete ditu gaur eta o
menaldia jaso du bere etxea bihurtu den San Jose Egoitzan. Bere familiako kideak, egoitzako bizilagunak eta langileak eta Azkoitiko Udaleko ordezkariak izan dira ekitaldian parte hartzen. Denek batera “Zorionak” abestu
diote eta opariak eman dizkiote mendeurrena bete duen emakumeari. 11:00etan bere omenezko meza izan dute eta ondoren, hamaiketakoa egiteko aprobetxatu dute. Lorenza Carro 1911n jaio zen Zamoran, eta 1959. urtean etorri zen Azkoitira bizitzera. 2005etik bizi da San Jose Egoitzan. Lorenzak omenaldi ekitaldian aitortu duenez, denetik izan du bizitzan, “onak asko eta txar batzuk ere bai” eta “lan asko” egindakoa da.