Gaur arratsaldean eskualdetik igaro da Euskal Herriko 51. Itzuliaren lehen etapa, Zumrraga-Zumarraga artekoa. 15:45 aldera agertu dira alde egindako lehen hiru txirrindulariak, Elosutik behera Aizpurutxoko bidea hartuta. Handik bost minutura igaro da tropela ikuslez betetako Olaso paretik. Joaquim Rodriguezek (Katusha Team) irabazi du etapa eta honenbestez Euskal Herriko Itzuliko aurreneko liderra da. Ozta-ozta nagusitu zaio Samuel Sanchezi esprintean.