Sagarzazu gogoan, futbol txapelketa jokatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Xabier Sagarzazu Oroimenezkoa, futbol txapelketa, Floreaga Ikastetxea

Giro «bikaina» izan da asteburuan zehar Floreaga Ikastetxean jokatu den XXIV. Xabier Sagarzazu Oroimenezko Futbol Txapelketan. «Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa ikusi dugu gazteen eta ikusleen artean», adierazi dute antolatzaileek.  Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeak irabazi du mutilen arteko lehia, eta nesketan, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastola (argazkian) izan da garaile. Urtero moduan, Sagarzazuren aldeko meza egin zuten Floreagan, eta haren gurasoei aurreskua dantzatu eta loreak oparitu zizkieten

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide