Larunbat goizean Kontzejupen egin zuten VI. Liburu Truke Azoka. Sekulan baino liburu gehiago jarri zituen Aizkibel Udal Liburutegiak irakurleen eskura. Umeek marrazki baten truke jaso zituzten liburuak eta helduentzat, berriz, liburuak eta DVDak hartzea libre jarri zuten. “Oso ondo joan da ekimena eta jendea oso gustura geratu da”, adierazi dute liburutegiko arduradunek.