Gerdau lana desbideratzen ari dela salatu du lan batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gerdau-Sidenor, lan hitzarmena, negoziazioa, salaketa, lan batzordea, zuzendaritza

Azkoitiko Gerdau-Sidenor enpresa zuzendaritza “eskaerak eta materialak taldeko beste lantokietara desbideratzen” ari direla salatu du lan batzordeak. Lan hitzarmena negoziatzen ari diren honetan horrelakoak erabiltzea “ilegaltzat” jo dute langileen ordezkariek.

Lan batzordeak jakinarazi duenez, “enpresa barne postaren eta kartelen bidez ari da bere jarrera harroa erakusten, langileei euren presio neurriak eta negoziatzeko ahaleginak alferrekoak direla sinestarazteko, produkzioa desbideratzen ari baitira”.

Honenbestez, enpresak “langileen eskubideen kontra dauden mehatxuak eta bestelako mekanismo ilegalak” erabiltzen ari direla salatu du lan batzordeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide