Gazteria zerbitzuak Elkargunera lekuz aldatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko api. 1a, 13:11

Gazteria Zerbitzuak, Elkargunea, lekualdatzea

Gazte Informazio Bulegoa eta Artxamendi Topalekua lekuz aldatuko ditu Udalak. Apirilaren 11tik aurrera, Elkarguneko eraikinean emango dituzte aipatu zerbitzuak. Ondorioz, apirilaren 4tik 8ra itxita itxita izango dira IGazte eta Artxamendi. Hala ere, antolatu dituzten ekimenetarako (Familia Giroan irteera eta Udaberriko Ekintzak)  izena emateko aukera egongo da Bizenta Mogel kalean dituzten lokaletan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide