Goikolosako 1. Futbito Txapelketa jokatzen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 30a, 09:11

futbito txapelketa, Goikolosa, presoak

Astelehenean jokatu zen Goikolosako 1. Futbito Txapelketako aurreneko partida. Guztira zortzi taldek eman dute izena “Euskal presoak Euskal Herrira” aldarrikapenarekin antolatu den txapelketan lehiatzeko: Torriatarrak, Real Madrid, Prexkuk, Dean, Ttakun-Ttakun, Kapo Team, Cula-Men eta Zakela. Taldeak gehienez zortzi lagunez osatuta egon daitezke baina lau jokalari ariko dira jokatzen, hau da, hiru futbolari eta atezaina.

Partidak astelehenetan eta ostegunetan jokatuko dira, 19:30etan eta20.30etan. 20 minutuko bi denbora izango dira eta guztiak Goikolosa frontoian jokatuko dira.

Finalak Elkartasun Egunean, ekainaren 11n izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide