Asteburuan jokatuko da XXIV. Xabier Sagarzazu Oroimenezko Futbol Txapelketa. Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatzen dute txapelketa urtero, Azkoitiko Udalak babesarekin. Urtero moduan, Azkoitiko eta Azpeitiko lau ikastetxek parte hartuko du Realeko jokalari zen azkoitiarraren oroigarri egiten den lehiaketan: Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxea. Neskez eta mutilez osatutako taldeek jokatuko dute txapelketa. Floreagako jolastokian jokatuko dira futbol partida guztiak. Larunbatean, finalaurrekoak izango dira jokoan eta egun bat beranduago, igandean, finalen txanda iritsiko da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txapelketan parte hartzen dutenek otarteko eta edari bana jasoko dituzte partida egunetan. Sari banaketa ekitaldia, berriz, igandeko finalen ondoren izango da. Txapelketako talde eta jokalari onenentzat sariak izango dira, urtero lez. Iaz, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek eskuratu zituzten sari guztiak, bai talde mailakoak baita banakakoak ere. Xabier Sagarzazuren oroimenezko kirol festak izango du beste ekitaldirik asteburuan. Izan ere, igande eguerdian haren arimaren aldeko meza egingo dute Floreagako elizan. Bestalde, familiari lore sorta emango diote antolatzaileek. Honenbestez oroituko dute futbolari profesionala izan zen Xabier Sagarzazu azkoitiarra. PARTIDAK Apirilak 2, larunbata: 16:00etan. Neskak: Floreaga Ikastetxea-Azpeitiko Ikastola Ikasberri. Mutilak: Xabier Munibe Ikastola-Azpeitiko Ikastola Ikasberri. 17:00etan. Neskak: Xabier Munibe Ikastola-Iraurgi Ikastetxea. Mutilak: Floreaga Ikastetxea-Iraurgi Ikastetxea. Apirilak 3, igandea: 11:00etan. 3. [...]
Asteburuan jokatuko da XXIV. Xabier Sagarzazu Oroimenezko Futbol Txapelketa. Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatzen dute txapelketa urtero, Azkoitiko Udalak babesarekin.
Urtero moduan, Azkoitiko eta Azpeitiko lau ikastetxek parte hartuko du Realeko jokalari zen azkoitiarraren oroigarri egiten den lehiaketan: Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxea. Neskez eta mutilez osatutako taldeek jokatuko dute txapelketa.
Floreagako jolastokian jokatuko dira futbol partida guztiak. Larunbatean, finalaurrekoak izango dira jokoan eta egun bat beranduago, igandean, finalen txanda iritsiko da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txapelketan parte hartzen dutenek otarteko eta edari bana jasoko dituzte partida egunetan. Sari banaketa ekitaldia, berriz, igandeko finalen ondoren izango da. Txapelketako talde eta jokalari onenentzat sariak izango dira, urtero lez. Iaz, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek eskuratu zituzten sari guztiak, bai talde mailakoak baita banakakoak ere.
Xabier Sagarzazuren oroimenezko kirol festak izango du beste ekitaldirik asteburuan. Izan ere, igande eguerdian haren arimaren aldeko meza egingo dute Floreagako elizan. Bestalde, familiari lore sorta emango diote antolatzaileek. Honenbestez oroituko dute futbolari profesionala izan zen Xabier Sagarzazu azkoitiarra.