Bizkargi musika eta dantza eskolak Udalaren babesarekin antolatutako XII. Taldez Talde egitasmoaren lehendabiziko kontzertua entzuteko aukera izan zen igande eguerdian, Kontzejupean. Ahotsa izan zen protagonista nagusia, Iraurgi eta Bizkargi herriko abesbatzek bakarka zein elkarrekin kantaldia eskaini baitzuten.
Datorren igandean, apirilaren 3an, egingo dute Taldez Talde ekimenaren bigarren kontzertua, 13:00etan Kontzejupen. Bertan, euskal musikaz eta dantzez osatutako jaialdia ikusteko aukera izango da. Izan ere, txistu, panderoa, atabala, txalaparta edo trikitixa bezalako tresnekin kontzertua egingo dute ikasleek. Era berean, Bizkargi dantza eskolako hainbat dantzariren erakustaldia izango da. M, musika eskolako ikasleekin batera, Txalkor txistulari taldea eta Mendaroko txistulariak ariko dira.