Edukiontzi marroiak erabiltzen ikasteko saioak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 28a, 10:08

bosgarren edukiontzia, biohondakinak, saio informatiboak, Urola Erdiko Mankomunitatea

Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak bosgarren edukiontzia erabiltzen ikasteko informazio bilerak egingo ditu aste honetan. Ostegunenean eta ostiralean goizez eta arratsaldez, eta larunbatean (apirilaren 2an) goizean Elkarguneko erakusketa aretoan egingo dituzte 20 minutuko saioak. Astegunetako saioak 09:30etik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara bitartean ordu erdiro egingo dituzte, ordu puntuetan euskaraz, eta erdietan gazteleraz. Larunbatean, berriz, 10:30etik 13:00ak arte izango dira bilerak.
Bosgarren edukiontzia erabiltzeko kanpaina 2008an abiatu zen Azkoitian. Ordutik, ia mila familik parte hartu dute egitasmoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide