Sastarrain baserri-eskolara irteera egingo dute Familia Giroan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 25a, 10:50

Familia Giroan, irteera, aisia, Sastarrain baserri-eskola, haurrak eta gurasoak

Abarketatxo Ludotekak Familia Giroan egitasmoaren baitako irteera antolatu du datorren apirilaren 10erako, iganderako. Zestoako Sastarrain baserri-eskola ezagutu eta bertan hainbat ekitaldian parte hartzeko izango dute 0 eta 12 urte bitarteko haurrek, gurasoek lagunduta.
Egun horretan, 10:30ean abiatuko dira Aizkibel Liburutegiaren aurretik, autobusez Zestoara joateko.
Izena eman nahi duenak Gazte Informazio Bulegora jo beharko du apirilaren 1a bitartean. Gurasoek 20 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, 10.  Bi urtetik beherako haurrek doan izango dute irteera. Antolazaileek jakinarazi dutenez, tokia mugatua izango da.
Abarketatxo Ludotekak martxan duen programa hezitzailea Familia Giroan programari esker, hiru hilean behin ekintzak antolatzen dira gurasek eta haurrek elkarrekin parte har dezaten. Antolatzaileek familien arteko harremanak erraztu nahi dituzte aisialdiko ekimenen eta jolasen bitartez.

Abarketatxo Ludotekak Familia Giroan egitasmoaren baitako irteera antolatu du datorren apirilaren 10erako, iganderako. Zestoako Sastarrain baserri-eskola ezagutu eta bertan hainbat ekitaldian parte hartzeko izango dute 0 eta 12 urte bitarteko haurrek, gurasoek lagunduta. Egun horretan, 10:30ean abiatuko dira Aizkibel Liburutegiaren aurretik, autobusez Zestoara joateko.Izena eman nahi duenak Gazte Informazio Bulegora jo beharko du apirilaren 1a bitartean. Gurasoek 20 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, 10.  Bi urtetik beherako haurrek doan izango dute irteera. Antolazaileek jakinarazi dutenez, tokia mugatua izango da.Abarketatxo Ludotekak martxan duen programa hezitzailea Familia Giroan programari esker, hiru hilean behin ekintzak antolatzen dira gurasek eta haurrek elkarrekin parte har dezaten. Antolatzaileek familien arteko harremanak erraztu nahi dituzte aisialdiko ekimenen eta jolasen bitartez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide