Azkoitiko Matadeixek Bebarruko Jardunek jaialdia antolatu du, urtero bezala. Joseba Irazokiren eta Ana Cabezasen musika eta irudi ikuskizunak zabalduko ditu udaberriko jardunaldien ateak datorren larunbatean, martxoaren 25ean, 22:30ean. Datozen astetan, Erresuma Batuko The Oscillation laukotea (martxoak 29, 21:30ean), Fernalia eta Paralux gipuzkoarrak (apirilak 1, 22:30ean), eta Marci Bernacchia italiarraren Above the tree (apirilak 2, 22:30ean) folk musika oinarri duen proiektua ariko dira Matadeixen zuzenean jotzen.
Antzerkiari tartea
Bebarruko Jardunen egitarautik at ere izango da kultur ekitaldirik Mataderoan. Antzerki emanaldia antolatu dute martxoaren 27rako (igandea). 19:00etan hasita, Virginie Despentesen liburuaren hitzaurrean oinarritutako King Kong neska monologoa taularatuko du Josune Monton aktoreak.