Azkoitiko Udalak antolatuta, euskaraz idazteko interneten dauden baliabideen inguruko formazio saioa izango da datorren martxoaren 24an (ostegunean), Insausti jauregian. Ordubeteko saioa izango da, 12:00etan hasita. Udaleko Euskara zinegotzi Yolanda LarraƱagak aurkeztuko du ikastaroa eta EMUN kooperatiba elkarteko teknikari Saioa Lizarraldek zuzenduko du mintegia. Saioa irekia eta doakoa izango da baina parte hartu ahal izateko aurrez izena ematea komeni da. Telefono bidez (688 621487) edo posta elektronikoz ( saioal@emun.com eta euskara@azkoitia. net ) eman daiteke izena, baita informazioa eskatu ere.
Ikastaro honetan iragarki-tauletako oharrak, aktak, aurrekontuak, kontratuak eta abar euskaraz egiten ikasteko argibideak emango dituzte. “Jakin badakigu Azkoitiko lantegietan, dendetan, tabernetan eta abarretan gertatzen den bezala, ahoz euskara nagusi dela baina idazterakoan gaztelania darabilkugula. Asmoa da euskaraz idazteko ohitura ala segurantzarik ez dutenei egun doan dauden interneteko tresnen erabilera azaltzea, herriko enrpesetan euskara idatziak dagokion lekua berreskuratzeko”, azaldu dute antolatzaileek.