‘Kerman mintzalagun bila’ programarako parte-hartzaileak behar dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 18a, 12:49

Datorren asteartean, martxoaren 22an, Azkoitia inguruan Kerman mintzalagun bila programa grabatuko dute. EITBko programakoek jakinarazi dutenez, hiru pertsona behar dituzte grabaketarako, 18 urtetik gorakoak, emakumezko nahiz gizonezko. Euskaraz jakite...

Datorren asteartean, martxoaren 22an, Azkoitia inguruan Kerman mintzalagun bila programa grabatuko dute. EITBko programakoek jakinarazi dutenez, hiru pertsona behar dituzte grabaketarako, 18 urtetik gorakoak, emakumezko nahiz gizonezko. Euskaraz jakitea ezinbestekoa da.

Ordutegia honako hau izango da: 09:00ak inguruan mintzalagun bat, 11:30ean bigarren mintzalaguna eta 15:15ean beste mintzalagun bat. Grabaketarako, normalean, ordu eta erdi behar izaten dute, nahiz eta gero, emisioan, bost minutuko programa izan.

Interesatuekin hitz egin ostean, gidoia bidaliko diete programatik. “Gidoiarengatik ez kezkatu, bertan jartzen duena parte-hartzaile bakoitzari azalduko genioke, beti ere istorioaren haria galdu gabe”.

Ez dute parte hartzeagatik ordaintzen. Baina grabatu eta gero kopia bat bidaltzen diote etxera parte-hartzaileei.

Interesa dutenek, idatz dezatela helbide honetara: kermanetb@gmail.com.
Edo bestela telefono hauetara dei dezakete: 94 423 33 02 edo 638 299 994 telefonora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide