San Jose festa egingo dute Floreaga Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 18a, 11:03

Floreaga Ikastetxea, gurasoen festa, ekitaldiak

San Jose egunaren harira, Floreaga Ikastetxeak Gurasoen Jaia ospatuko du etzi, igandean. Bertako elizan 11:00etan egingo den mezarekin hasiko da festa eguna. Ondoren, 11:45ak aldera, euskal dantzen erakustaldia eta ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dituzte. Eguerdian, salda eta txistorra dastatzeko aukera izango dute ikasleek, gurasoek eta irakasleek. 12:15ean, futbolin, ping-pong eta areto futbol txapelketak jokatzen hasiko dira.

Floreaga Ikastetxeak azkoitiar guztiak gonbidatu ditu ekitaldietara, “lagunarteko giro onean ospa dezagun festa”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide