Gerdau-Sidenor lantegiko sindikatu guztiek bat eginda, manifestazioa deitu dute gaurko. ‘Negozioazioa bai’ aldarrikatuko duen manifestazioa 17:00etan abiatuko da Zubillagatik eta herriko kaleetan zehar ibiliko da pare bat orduz. Langileek herritar guztiak gonbidatu dituzte manifestazioan parte hartzera. Azkoitiko Gerdau enpresak 425 langile ditu gaur egun eta sindikatuek adierazi dutenez, langileen eta zuzendaritzaren arteko lan hitzaremenaren negoziazioa etenda dago otsailetik.