Iban Garatek ‘Ipupomamua’ aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 17a, 09:48

Iban Garate, telebista, aurkezle, Ipupomamua

Iban Garatek Nagore Aranburu eta Aitziber Garmendiaren lekukoa hartu eta ETBren ‘Ipupomamua’ saioa aurkeztuko du aurrerantzean. Eten luze baten ondoren, larunbat honetan itzuliko da ETB1eko programaziora ‘Ipupomamua’ haur literaturari buruzko saioa. Hamairu atal berri egin ditu On Time ekoizpen etxeak, eta etzitik aurrera larunbatero emango dituzte, 21:00etan.

Aurkezle azkoitiarrak beste herritar bat izango du kolaboratzaile lantean. Izan ere, Andres Gostin irakalse eta kazetaria zinemari buruz aritzenda saioan.

Irakurzaletasuna bultzatzeko sortu zen programa eta ahalegin horretan harrera ona izan du aurreko denboraldietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide