Oreka Bioelkarteak “Elikapen energetikoa” ikastaroa antolatu du. Silvana Huegun dietista-nutrizionistak zuzenduko du mintegia, Elkargunean. Martxoaren 24an hasi eta apirilaren 14a bitartean, ostegunero egingo dituzte bi orduko saioak, 18:00etatik 20:00etara.
Ikastaroa lau ataletan banatu dute: sukaldaritza, errezetak, produktuak ezagutzea eta pertsona bakoitzarentzat elikadura egokia aztertuko dituzte.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak Oreka Bioelkartearen telefonora deitu (943 026231), izena eman eta 60 euro ordaindu beharko ditu.