Bihar irekiko da Zuhaitz Egunerako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 15a, 11:46

Zuhaitz Eguna, Udaleko Ingurumen Saila, haurrak, landaketa

Azkoitiko Udalak seigarren urtez jarraian antolatuko du Zuhaitz Eguna. Apirilaren 9an, larunbatez, izango da Ingurumen Sailetik abiatutako ekimena. 2006. urtean jaiotako haurrek parte hartzeko aukera izango dute 2011ko Zuhaitz Egunean. Horretarako, aurretik izena eman behar dute udaletxeko harrera bulegoan edo 943 080080 telefonoan. Bihar (asteazkena) hasi eta martxoaren 23a bitartean eman daiteke izena, datu hauek emanda: izen-abizenak, jaiotza data, kontakturako telefonoa eta autobusa erabiliko den ala ez.

Apirilaren 9an landatuko dituzte zuhaitzak, oraindik zehaztu gabe dagoen tokian. Haur bakoitzak berak landatutako arbolari bere izena daraman plakatxoa jartzeko aukera ere izango du. Urtero moduan, Udalak autobusak jarriko ditu eta irteera ordua 10:00etan izango da, Jesusen Bihotz Dohatsuaren plazatik (parrokia aurretik).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide