Musika eta memoria bateratu dute Iraurgi Abesbatzakoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 14a, 09:18

Iraurgi Abesbatza, festa, kantu-poteoa

Iraurgi Abesbatzak lagunarteko giroan igaro zuten euren festa eguna, joan den larunbatean. Koruko partaide izandakoak eta gaur egungo abeslariak direnak goizean bildu ziren Baztartxon duten entsegu lokalean eta bertan garai bateko argazkiak eta istorioak gogoratu ondoren, kalera irten ziren herria doinuz betetzera. Kalez kale ibili ziren kantu-poteoan eta 14:15ak aldera parrokiko atarian taldeko argazkia atera zuten. Ondoren, bazkaria egin zuten ospakizunerako elkartutako 90 lagun inguruk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide