Gerdauko langileek mobilizazioak hasi dituzte lan hitzarmenaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gerdau, enpresa, lan hitzarmena, mobilizazioak, greba

Azkoitiko Gerdau enpresako langileen komiteak lanĀ  hitzarmenaren aldeko mobilizazioak abiatu ditu aste honetan. Bi orduko geldialdiak egin dituzte egunero eta datorren asterako errelebo bakoitzean lau orduz geldituko direla jakinarazi dute. Astelehen goizean agerraldia egingo dute antolatutako ekintzen berri emateko, baina aurreratu dutenez, hiru eguetako greba egiteaz gain, ziurrenik manifestazioa egingo dute martxoaren 17an (ostegunean).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide