Iraurgi Lantzenek ekintzailetasuna sustatzeko abiatu duen programaren baitan, hitzaldia antolatu dute datorren martxoaren 17rako (osteguna). Ekintzailetasunaren kontzeptu teorikoak eta praktikoak ezagutzera emango dituzte. Informazioa eskaintzeaz gain, bailarako bi ekintzaileren esperientziak gertutik ezagutu ahal izango dira. Hitzaldiaren bukaeran galderak egiteko aukera izango dute entzuleek.
Azkoitiko Insausti Jauregian izango da hitzaldia, 15:00etan hasita. Hitzaldia irekia eta doakoa izango da. Parte hartu edo informazio gehiagoa behar duenak egunea@iraurgilantzen.net helbidera idatzi edo 943 851100 telefonora dei dezake.