Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitia eta Bergara lotzen dituen Elosuko GI-3750 errepidea berrituko du. 375.000 euroko inbertsioa egingo dute errepideko zorua birgaitzeko. Azkoitiko bidegurutzean hasi eta Elosu gaina bitarteko 9,7 kilometroko zatia berrituko du Foru Aldundiak, hiru hilabeteko epean. Lanak enkantera atera dituzte eta oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko dituzten.
Errepidearen bataz besteko zabalera 5,8 metrokoa da eta zoruaren gainazala berrituko dute “betun letxera” zabalduz. Halaber, zortzi zatitan berregingo da errepide alboko hormigoizko ubidea, 1,1 kilometroko luzeran. Sarbideetan sakangunean egingo dituzte eta hiru kutxatila goratuko dira, beste sei berri eginez. Horrez gain, behin zoru berria jarrita beharrezkoak izango diren seinale horizontalak berrituko dituzte.