Metalgintza arloan diharduen Ziur enpresako hainbat langilek greba mugagabea hasi du aste honetan. Lantegiak dituen 15 langiletatik 10 atera dira kalera, azken bost hilabetetan soldatarik ez dutela jaso salatzera. Astelehenetik, Umansoro industriguneko biribilgunean elkartzen ari dira langileak, euren eskubideak aldarrikatzeko asmoz. «Malguak gara, enpresak soldatak ordaintzeko plangintza egitea nahi dugu eta, besterik ez bada ere, bi hilabete ordaintzen badizkigute, mobilizazioak bertan behera utziko ditugu», adierazi dute langileek.