Jausoron 34 aparkaleku egiteko lanak martxoaren 14an hasiko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 8a, 19:35

Udalak jakitera eman duenez, datorren astelehenean, martxoaren 14an, hasiko dira Jausoro auzoan beste 34 aparkaleku sortzeko lanak. Autoak uzteko tokia falta dela-eta, Udalak eta auzoko bizilagunek elkarrekin erabaki dute aparkatzeko plazak egitea.

...

Udalak jakitera eman duenez, datorren astelehenean, martxoaren 14an, hasiko dira Jausoro auzoan beste 34 aparkaleku sortzeko lanak. Autoak uzteko tokia falta dela-eta, Udalak eta auzoko bizilagunek elkarrekin erabaki dute aparkatzeko plazak egitea.
Guztira 34 aparkaleku egingo dituzte hilabete baten buruan: 13 gune batean, eta 21 gehiago beste batean. Aparkaleku horiek lorategiari ez dietela tokirik kenduko aurreratu dute Hirigintzako arduradunek. Iturria lekuz aldatuko dute, haurren parkearen ondora eramanez. Osasun etxearen atzealdean eta lur azpiko garajeen sarrera aldamenean egingo dituzte aparkalekuak.
Hori ez da auzoan egin dute lan bakarra. «Agintaldi honetan etengabeko hobekuntzak egin dira auzoan, bizilagunen batzordearekin elkarlanean», adierazi dute udal ordezkariek. Besteak beste, garajeetan ur iragazketak baztertzeko neurriak hartu dituzte; baranda jarri, lorategiak
eta gune berdeak txukundu, hainbat gune margotu eta haurren parkea berritu dituzte, hain zuzen.

Jausoro biztanle dentsitate handiko auzunea da. Hamabi solairuko bost dorretan ehunka lagun bizi dira eta bertako auzolagunek autoak aparkatzeko gero eta toki gutxiago geratzen da inguruetan. «Jausoro, Floreaga bezala, garai bateko urbanizazio eredu baten adibide da», dio Josu Bastida Hirigintza zinegotziak. «Auzoa sortu zenean etxe bakoitzean auto bat edo bat bera ere ez zuten, baina gaur egun etxe bakoitzean sarritan auto bat baino gehiago egoten denez, aparkatzeko toki gehiago behar da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide