Anaitasunak eski zeharkaldia antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 8a, 09:00

Anaitasuna Mendi Bazkuna, eski, irteera, asteburua

Anaitasuna Mendi Bazkunak eski zeharkaldia egiteko irteera antolatu du martxoaren 26-27 astebururako. La Renclusatik zehar Anetorako ibilbidea egingo dute mendizaleak. Izena emateko epea hilaren 24a arte egongo da zabalik Etxezan harategian. Bazkideek 55 euro eta bazkide ez direnek 65 euro ordaindu beharko dute. Prezio honetan bidaia, lo egitea, afaria eta gosaria sartzen dira.
Mendi taldeko batzordeak jakinarazi duenez, irteeran parte hartzeko komenigarria da federatua izatea, Anaitasuna ez baita erantzule egingo.
Martxoaren 26an abiatuko dira, 10:30ean liburutegi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide