Azkoitiko EAJk udal hauteskundeetarako garatu duen programa eta bertan definitutako erronkak gauzatuko dituen taldea osatu du. Partehartze prozesu baten ondorioz lortutako akordio hau herritarrekin elkarlanean garatu nahi dute jeltzaleek.
Mikel Zubizarreta alkategaiak adierazi duenez, “hainbat alorretan iada lanean dabilen jendeak osatzen du taldea, beraz, talde profesional bat gidatzea egokitu zait oraingoan, esperientzia eta ibilbide haundiko jendea da eta benetan prozesu oso aberatsa bizitzen ari naiz bai modu profesionalean zein pertsonalean”.
Taldearen helburua “Azkoitiaren garapena bermatzea” dela diote, herritarrek jarritako beharrei erantzun egokia emanez. Herritarrekin harremanak sendotu asmoz, bide berriak ireki dituzte, hala nola, Facebook, Linkedin edo mikelzubizarreta.blogspot loturen bitartez.