Urtero egiten duen moduan, Matadeixe Zinetogram Taldeak emanaldi berezia egingo du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Bihar (ostirala) Baztartxo antzokian jarri dute hitzordua, 22:00etan. Jane Campion Zeelanda Berriko zinemagilearen “Bright star” (2009) filma ikusteko aukera izango da, jatorrizko bertsioan. XIX. mendean John Keats olerkari britainiarrak eta Fanny Bawnek hiru urtez izan zuten maitasun istorioa da filmaren ardatza.
Azkoitiko zine klubak aurreratu duenez, hileroko Baztartxoko hurrengo emanaldia apirilaren 8an izango da eta Apichatpong Weerasethakulen ‘Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives’ ikusi ahal izango da.