‘Konpromisoa’ hitza osatu nahi du Azkoitia-Gernika Herri Ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 2a, 11:54

Azkoitia-Gernika Herri Ekimenak Bake Bidean, Aterabide Demokratikoen Akordioa kaleratzeko eta gizarteratzeko azken hilabeteetan egindako lanaren balorazio positiboa egin du. «Lanak erantzun oso ona izan du eta babes zabala lortu dugu», adierazi zu...

Azkoitia-Gernika Herri Ekimenak Bake Bidean, Aterabide Demokratikoen Akordioa kaleratzeko eta gizarteratzeko azken hilabeteetan egindako lanaren balorazio positiboa egin du. «Lanak erantzun oso ona izan du eta babes zabala lortu dugu», adierazi zuten atzo egindako agerraldian.
Besteak beste, herri ekimenak 350etik gora hatz marka sinboliko bildu du Picassoren Gernika margolanaren irudia osatuz. Gainera, herriko taldeen zein norbanakoen atxikimendu ugari lortu dutela jakinarazi dute. Joan den otsailaren 12an egindako ekitaldian E hizkia osatu zuten herriko plazan 160 lagun ingururen partehartzeari esker eta argazki jendetsua egiteko baliatu zuten ekimena.
Taldeak orain arte egindako lanaren laburpena jasotzen duen Gernikako Akordioa (Azkoitia) izeneko bideoa youtuben ikusgai jarri dutela adirazi dute. Harremanetarako helbide bat ere erabiltzeko moduan jarri du taldeak: azkoitia.gernika@gmail.com.
Konpromisorako eguna
Ekimenari babesa eman dioten eta oraindik eman gabe dauden azkoitiar guztiei pauso berri bat ematera dei egin die Azkoitia-Gernika Herri Ekimenak. Eskualdeko beste herriekin batera Konpromisoa hitza osatu nahi dute martxoaren 5ean 12:00etan Loiolako Basilikaren aurrean. «Mosaiko hau osatu ahal izateko jende askoren partehartzea eta konpromisoa behar ditugu», gaineratu dute.
Taldeko ordezkariak aurreratu dutenez, larunbat honetan Donostiako Atano III.a pilotalekuan egingo den babes ekitaldian 300 eragiletik gora parte hartuko dute «akordio honi atxikiz eta bere konpromisoa hartuz bakea eta normalizazio politikoa helburu izanik».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide