Anaitasuna Mendi Bazkunak bi irteera antolatu ditu martxorako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mar. 2a, 10:01

Anaitasuna Mendi Bazkunak bi irteera antolatu ditu martxorako. Bata, urtero egiten duten sagardotegira bisita izango da. Bestea, berriz, Gipuzkoako Itzuliko etapa bat izango da.

Lehendabiziko mendi irteera datorren martxoaren 12an izango da, larunbatez...

Anaitasuna Mendi Bazkunak bi irteera antolatu ditu martxorako. Bata, urtero egiten duten sagardotegira bisita izango da. Bestea, berriz, Gipuzkoako Itzuliko etapa bat izango da.
Lehendabiziko mendi irteera datorren martxoaren 12an izango da, larunbatez. Ataun inguruko mendietan ibiliko dira mendizale azkoitiarrak, eta eguerdian bertako sagardotegi batean bazkaltzeko asmoa dute. Egun horretan, 08:30ean abiatuko dira Aizkibel Liburutegi aurretik. Parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute Etxeza harategian, martxoaren 10a baino lehen. Bazkideek 35 euro eta bazkide ez direnek 45 euro ordaindu beharko dute.
Gipuzkoako Itzulia osatzeko etapari dagokion irteera martxoaren 20rako antolatu du mendi elkarteak. Goiz irteera izango dela aurreratu dute antolatzaileek eta 07:00etan jarri dute hitzordua, liburutegi aurrean. Urto eta Arrano arteko 16,65 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek. Parte hartzeko ezinbestekoa da martxoaren 17a baino lehen izena ematea Etxeza harategian. Bazkideek 12 euro eta gainontzekoek 15 euro ordainduko dute parte hartzeko.

Bestalde, Anaitasuna Mendi Bazkunak jakinarazi duenez, federatu eta bazkide txartelak jasotzeko aukera dago Gurea pilotalekuan, astelehenetik larunbata bitartean 15:00etatik 20:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide