Martitteko zaindari Emeterio eta Zeledonio martirien eguna ospatuko dute bihar Azkoitiko auzoan. Larunbata bitartean hainbat ekitaldi antolatu du bertako jatetxeak eta, urtero moduan, trikitixa izango da jaiaren ardatz.
Lagunarteko bazkarien eta afarien bueltan, erromeria giroan murgilduko dira auzotarrak. Bestalde, urteroko mus txapelketa jokatuko da etzi, ostiralean. Parte hartu nahi duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dute. Txapeldunek 300 euro eskuratuko dute, eta hurrengo sailkatuetzat, 250, 150 eta 100 euroko sariak izango dira.
Egitaraua
Martxoak 3, bihar. 11:00etan, festak hasiko dira kanpai hotsekin eta suziriekin. 11:30ean, meza. Ondoren, hamaiketakoa. 14:00etan, Martitte jatetxean lagunarteko bazkaria. 20:30ean, afaria. Afalondoren, Jon Ansorregirekin eta Andoni Larrañagarekin erromeria izango da.
Martxoak 4, etzi. 22:30ean, Mus Txapelketa. Izen-ematea: Martitte jatetxean.
Martxoak 5, larunbata. 21:00etan, afaria. Ondoren, Jon Ostolazarekin eta Tapia eta Leturiarekin erromeria.