Bi emanaldi eskainiko ditu Bizkargi Musika eta Dantza eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 25a, 16:33

Bizkargi Musika eta Dantza eskolak bi emanaldi eskainiko ditu gaur; lehenenegoa 18:30ean izango da, Elkargunean: bertan, Walt Disney marrazki bizidunetako albestiak taularatuko dituzte Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleekin batera. V...

Bizkargi Musika eta Dantza eskolak bi emanaldi eskainiko ditu gaur; lehenenegoa 18:30ean izango da, Elkargunean: bertan, Walt Disney marrazki bizidunetako albestiak taularatuko dituzte Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleekin batera. VI. Musika Tresna ezagutzen zikloaren lehenengo emanaldia izango da hori, eta estreineko saio honek trabeskako flauta eta ahotsa izango ditu protagonista.

Gauean, Jazz Rock taldeak kontzertua emango du, Kukuherri aterpetxeko Kuku aretoan. 22:00etan izango da emanaldia, eta kontzertua amaitzen dutenean bertaratzen diren ikusleek ere musika jotzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide